Aldundiaren logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Bizkaiko Tutoretza Erakundea

Laguntza Menua

Bizkaiko Tutoretza Erakundea - Instituto tutelar de Bizkaia

Datu Orokorrak

Zer da?

Tutoretza Erankundeak, Zuzenbide Pribatuko Herri Izakia baita, nortasun juridiko berezia eta ahalmen juridiko osoa baitu eta Gizartekintza Sailari atxikita dago.

Helburuak

Bizkaiko Tutoretza Erakundearen helburu nagusiak honakook dira: Legez ezbaituta dauden eta egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan duten adinez nagusiak babestu eta zaintzea, epai-agintaritza eskudunak behin-betiko ebazpen irmoaren bitartez hala erabakitzen badu eta Judizioko Defentsa bereganatzea, baldin berauei ezgaikuntza-prozesurik hacia bazaie, eta babesiki gabeko egoeran dauden eta ustez gai ez diren pertsonen eta berauen ondarearen defentsarako eta babeserako behin-behineko neurrei begira epaiagintariak zehazten dituen funtzioak burutzea.

Era berean, Bizkaiko Tutoretza Erakundeari dagokio legez ezgaituta daudenen eta Bizkaiko Tutoretzak babestutako helduen integraziorako eta normalizaziorako ekintzak sustatu eta egitea, kudeaketa eta osaketa funtzioak, eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako babesik gabeko adinez txikien eta tutoretzapekoaren ondasunak administratzea.

Egoitza
C/ Alameda Rekalde 18, 3º48009 BILBO
Telefonoa
94 608 37 40
Fax
94 608 36 79
E-mail
bte@bizkaia.eus

JENDAURREKO ORDUTEGIA

Urriaren 1etik maiatzaren 31ra bitartean (lanegunetan):

Astelehenetik ostegunera:
8:30etik 13:30era.
15:30etik 17:00etara.
Ostiraletan
8:30etik 13:30era.

Ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean (lanegunetan):

Astelehenetik ostiralera: 8:30etik 13:30era.

Izakiaren eraketa

Bizkaiko Batzar Nagusiek, 2000.eko urriaren 31ko osoko bilkuran, Bizkaiko Tutoretza-Erakundea sortzeari buruzko 2000/9. Foru Araua onetsi eta BAO, 223zk. 2000 azaroaren 21ean (447KB) argitaratu zen.

BAO 60. zenbakian, 2003ko martxoaren 27an (514KB), martxoaren 13ko 3/2003 Foru Arauak Bizkaiko Tutoretza Erakundea sortzen duen 9/200 Foru Araua aldatzen du.

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.